2017-12-21

Olentzeroren opariak


5. mailako ikasleek oparia GKE (ONG) batzuei ematea  erabaki dute. Oso jarrera eskuzabala eta jatorra erakutsi dute benetan.

5. A Indiako behartsuekin lan egiten duen VICENTE FERRER fundazioa eman diote oparia.

5. B: Afrikako Ugandan  eskola berriak eraikitzen laguntzen ari den Gasteizko CRANE ESPIRIT erakundeari

5. C: Munduan egoera larrian dauden haurrei laguntza eskaintzen dien SAVE THE CHILDREN  erakundeari



Kantari 2017

Gure ikasle batzuk KANTARI programan hartu zuten parte. Gogoz eta ilusioz egon ziren bere koreografiak prestatzen. Hemen ditugu bideoak.


5.A-ko Nerea, 5.B-ko Irati, Leire eta 5.C-ko June kantan ikusi nahi badituzue jo ezazue 25:35 minutura.






5.B-ko Naroa, Garazi M., Maider eta 5.C-ko Olaia eta Jone ikusteko joan zaitezte 0:56 minutura.

5.C-ko Selena, Izaro eta 5.A-ko Saray dantzan ikusteko 5:15 minututik hasi.


2017-12-20

Jolasa: Roll the block

Argibideak arretaz irakurri, buruari ekin eta trebezia erakutsi.


2017-12-05

Jentilaren buruhaustea

Jentil batek behin honelako buruhaustea bota zion herriko gazte bati:

"Artzai batek esaten dio beste bati:
- Emaidazu ardi bat eta horrela zure artaldeak eta nireak, ardi kopuru berdina izango dute.

Orduan bigarrenak erantzuten dio:
- Zuk ematen badidazu niri ardi bat nire artaldeko ardi kopurua zure artaldearen ardi kopuruaren bikoitza izango da."

Zuri galdetzen dizut orain, zenbat ardi zeukan artzain bakoitzak?

Ondo pentsatu erantzun baino lehen!!






Edalontziarekin erritmoa ikasten

cup game edalontziarekin from Musikasare on Vimeo.

2017-12-04

Euskal Herriko ibaiak

Mapa hauek lagungarria izango zaizkizu ibaien kokapena hobeto ikasteko. Gelan landutakoak baino baten bat gehiago agertuko dira.




2017-12-03

Ibaiaren ibilgua

Ibaiaren ibilgua hobeto ikasteko irudian klikatu. Ondoren beheko GALDETEGIA erantzun.