2017-12-05

Jentilaren buruhaustea

Jentil batek behin honelako buruhaustea bota zion herriko gazte bati:

"Artzai batek esaten dio beste bati:
- Emaidazu ardi bat eta horrela zure artaldeak eta nireak, ardi kopuru berdina izango dute.

Orduan bigarrenak erantzuten dio:
- Zuk ematen badidazu niri ardi bat nire artaldeko ardi kopurua zure artaldearen ardi kopuruaren bikoitza izango da."

Zuri galdetzen dizut orain, zenbat ardi zeukan artzain bakoitzak?

Ondo pentsatu erantzun baino lehen!!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina