2019-05-20

Materia eta bere egoerak

Bideo honetan materia eta bere egoera desberdinen inguruko informazioa ikus dezakezu.

Kataluñara goaz!

Maiatzaren 22tik 24ra Kataluñara joango gara!!! 

Bartzelona bisitatuko dugu: Colon, Ramblak, Kataluña Plaza, Katedrala, Auzo Gotikoa, Born auzoa... 
Ostatua Salouko "La Siesta" kanpinean izango dugu. 
Osteguna Port Aventuran gozatuko dugu.
Ostiralean piszina... eta etxera itzuli.

Hemen azpian gauza hauek ikus ditzakezue:
- Bartzelonako plano orokorra eta, urdinez markatuta, egingo dugun ibilbidea.
- Ibilbidea hobeto zehazten duen planoa.
- Bisitatuko dugun hainbat lekuren argazkiak.






Musika: ALTERCAT: Cala de Croissant

2019-05-19

Tokieder 2 taldea Final Four-eko txapelduna

Ikastolako 6. mailako ikasle batzuek osatzen duten Tokieder 2 taldeak asteburuan Gasteizen ospatutako saski baloiko Final Four irabazi du. 16 talderen artean txapelketa irabaztea lortu dute. Aupa zuek, txapeldunak!!!!




2019-05-02

Grafikoak interneten: CREATEAGRAPH aplikazioa

Irudiaren gainean klikatuz CREATEAGRAPH orrira joango zara. Hor grafiko ederrak egiteko aukera izango duzu.

2019-04-12

Industria iraultza




Azpiko bideo honetan Industria iraultzari buruzko azalpen lagungarria ikus dezakezu, Gazteleraz da. Adi!

Ikusmen murriztua

Gogoratu, norbaitek ikur hau badarama ikusmen urritasuna du. Errespetatu, behatu eta arriskuren bat antzematekotan, lagundu.

2019-04-09

Maider Yabar trapezista

Gaur bisita berezia izan dugu. Maider Yabar trapezista, aktoresa, zeinuen bidezko hizkuntza irakaslea... gurekin bildu da eta bere bizitzaren berri eman digu. Oso hitzaldi interesgarria izan da. Zenbat gauza egin duen eta zenbat ikasi eta nolako esfortzu  egin duen gaur egun egiten duena egin ahal izateko!
Mila esker, Maider.

2019-04-05

Gentilicios

Gentilizioak zailak iruditzen bazaizkizu eta trebatu behar baduzu klikatu HEMEN.
Ondo pasatuko duzu!
Ondoren,azpian, gentilicio eta beste motatako joku aaaskoz gehiago dituzu.


2019-04-04

Korrika Txikiarako petoak


XXI Korrika 2019

Korrika hasi da!!!!!!
Hemen dugu informazio osoa, ibilbidea, abestia, ekitaldiak....


2019-04-01

Makina sinpleak

Bideo honetan makina sinpleen azalpena birpasa dezakezu