2017-12-21

Olentzeroren opariak


5. mailako ikasleek oparia GKE (ONG) batzuei ematea  erabaki dute. Oso jarrera eskuzabala eta jatorra erakutsi dute benetan.

5. A Indiako behartsuekin lan egiten duen VICENTE FERRER fundazioa eman diote oparia.

5. B: Afrikako Ugandan  eskola berriak eraikitzen laguntzen ari den Gasteizko CRANE ESPIRIT erakundeari

5. C: Munduan egoera larrian dauden haurrei laguntza eskaintzen dien SAVE THE CHILDREN  erakundeari



Kantari 2017

Gure ikasle batzuk KANTARI programan hartu zuten parte. Gogoz eta ilusioz egon ziren bere koreografiak prestatzen. Hemen ditugu bideoak.


5.A-ko Nerea, 5.B-ko Irati, Leire eta 5.C-ko June kantan ikusi nahi badituzue jo ezazue 25:35 minutura.






5.B-ko Naroa, Garazi M., Maider eta 5.C-ko Olaia eta Jone ikusteko joan zaitezte 0:56 minutura.

5.C-ko Selena, Izaro eta 5.A-ko Saray dantzan ikusteko 5:15 minututik hasi.


2017-12-20

Jolasa: Roll the block

Argibideak arretaz irakurri, buruari ekin eta trebezia erakutsi.


2017-12-05

Jentilaren buruhaustea

Jentil batek behin honelako buruhaustea bota zion herriko gazte bati:

"Artzai batek esaten dio beste bati:
- Emaidazu ardi bat eta horrela zure artaldeak eta nireak, ardi kopuru berdina izango dute.

Orduan bigarrenak erantzuten dio:
- Zuk ematen badidazu niri ardi bat nire artaldeko ardi kopurua zure artaldearen ardi kopuruaren bikoitza izango da."

Zuri galdetzen dizut orain, zenbat ardi zeukan artzain bakoitzak?

Ondo pentsatu erantzun baino lehen!!






Edalontziarekin erritmoa ikasten

cup game edalontziarekin from Musikasare on Vimeo.

2017-12-04

Euskal Herriko ibaiak

Mapa hauek lagungarria izango zaizkizu ibaien kokapena hobeto ikasteko. Gelan landutakoak baino baten bat gehiago agertuko dira.




2017-12-03

Ibaiaren ibilgua

Ibaiaren ibilgua hobeto ikasteko irudian klikatu. Ondoren beheko GALDETEGIA erantzun.



2017-11-29

Okina-Saseta txangoa

Azaroaren 24an mendi irteera ederra egin genuen. Autobusez Okina herrira joan ginen eta hortik oinez Trebiñun dagoen Saseta herriraino. Bide erdian hamaiketakoa egin genuen. Saseta ondoan bazkaldu, bertako ur jauzi ederra ezagutu eta ikastolara itzuli ginen.
Hasieran eguraldiari beldur pitin bat bagenion ere zorte ona izan genuen. Eta sasoian gaudela erakutsi genuen!

2017-11-28

Euskal mitologia

Aste honetan Euskal Mitologiaren inguruko hainbat jarduera garatzen ari gara. Hemen azpian klikatuz pertsonaia mitologikoak hobeto ezagutu ditzakezu.
Mila esker Pako Eizagirre.





Jolasa: parkina

Gidatzeko burua erabili behar da ere. Ea zenbat maila pasatzea lortzen duzun!


2017-11-22

Inori, inoiz, inon EZ

Mutilak, gizonak, neskak, emakumeak... denon erantzunkizuna da

Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna



2017-11-21

Katua itxi


Hona hemen beste jolas bat: fitxa ilunak jarriz katuari irteera itxi behar diozu. Ea ez dizun ihes egiten!



Euskal Herriko mapa politikoa

Hemen azpian Eukal Herriko probintziak eta hiriburuak birpasa ditzakezu


Euskal Herriko mendiak

Mapa honetan Euskal Herriko mendiak birpasa ditzakezu. Ez daude klasean ikasitako guztiak eta badago ikasi ez dugun baten bat, baina lagungarria izango zaizu. Ausartuko zara?


2017-11-10

Jolasa: Simon


Ea zure ikusmena eta zure memoria  sasoian dauden!


2017-10-26

UniBERTSO

ORAIN UNIBERTSOA 

Orain unibertsoa

dugu guk landuko

planeta, galaxiak

guztion gustuko.


Urruneko dirudi

                                 baina da gertuko

ikasitakoa ez

duzue ahaztuko.

                   (Maritxu nora zoaz)


Asmakizuna: zuhaitzak

Ea zer moduz moldatzen zaren asmakizun honekin. Lortuz gero paper batean idatzi eta tutoreari eman.



Encestando agudas, llanas y esdrújulas

Ea trebea zaren. Llana eta grave hitz sinonimoak dira.




2017-10-23

Nork zioen rap musika euskaraz ez zegoela?


 Zuhatzan ibili ginen rap-a dela eta ez dela, euskaraz ez zegoela talde onik... Hemen adibide bat!

2017-10-20

Ilargiaren mugimenduak

Ilargiaren mugimenduak hobeto ulertzeko animazio hau ikusi. Ondoren galdetegia erantzun.


                        GALDETEGIA 

2017-10-16

Lurraren mugimenduak

Dakizunez Lurrak bi mugimendu egiten ditu: errotazioa eta traslazioa. Animazioa ikusi eta galdetegia erantzun.


                        GALDETEGIA

Unibertsoa eta Eguzki Sistema: animazioa eta galdetegia

Azpiko animazioa arretaz ikusi. Ondoren galdetegia erantzun.


                            GALDETEGIA

2017-10-15

Kutxaespazioaren bisita

Urriaren 9an Donostiako Eureka museoa bisitatu genuen. Lehenengo planetarioan saio interesgarria ikusteko aukera izan genuen, aste hauetan lantzen garen Unibertsoa hobeto ulertzeko.
Ondoren Zientzia Museoan bisita gidatua egin genuen. Bazkaldu eta gero aukera izan genuen museotik gure kabuz ibiltzeko.
Benetan makina eta gauza bitxiak ikusi eta erabili genituela!


 

Unibertsoa: laburpena

Unibertsoari buruz ikasi duguna birpasa dezakezu bideo hau ikusten

 

2017-10-05

Agudas, llanas y esdrújulas

A veces nos cuesta clasificar las palabras, distinguir la sílaba tónica...  Venga, ¡a practicar!





2017-10-04

Planeten abiadura

Planeta guztiak Eguzkiaren inguruan biraka dabiltza, baina denak ez doaz abiadura berdinean. Gureari 365 egun eta 6 ordu kostatzen zaio bira bat osatzea, hau da, traslazio mugimendua burutzea. Beste planeta batzuei gutxiago kostatzen zaie. Beste batzuei, berriz, askoz gehiago. Azpiko animazioan ikus dezakezu.

Eguzki Sistema

Eguzki Sistemari buruz ikasitakoaz gain, gauza gehiago ikasiko duzu bideo honekin. Arretaz ikusi. 

2017-10-03

La tilde en las agudas

Aste hauetan tildeekin bueltaka gabiltza gaztelaniako klaseetan. Hemen azpiko sarrera hauetan laguntza topa dezakezu.


Neurriak lantzen

Metro, kilometro, zentimetro... edo mililitro, hektolitro, dekalitro... edo  dezigramo, dekagramo, kilogramo.... 
Batzutan luzera, bolumena edo masa unitate aldaketak egitean zailtasunak izan ditugu. Hemen jolastuz hobeto ikas dezakezu.


2017-10-02

Unibertsoa HUBBLE teleskopioaren bidez ikusita



Sílaba tónica y acentuación

Gazteleraz tildeen erabilera ulertzea eta ongi erabiltzea ez da lan erraza. Ariketa hauek lagungarriak izango zaizkizu hobeto menperatzeko.

2017-09-12

Memoria jolasa

Ea zer moduz aritzen zaren joku honetan. Arreta eta konzentrazioa behar da. Zer mailaraino helduko zara?


2017-09-11

Izarren hautsa

Hona hemen Txanela lantzean sarritan lagunduko gaituen abestia. Sortzailea Xabier Lete izan zen baina bertsiorik ezagunena Mikel Laboa handiarena da. Kasu honetan Ken Zazpi taldeak eginiko bertsioa jarri dugu. Oso martxosoak gara eta!