2017-11-29

Okina-Saseta txangoa

Azaroaren 24an mendi irteera ederra egin genuen. Autobusez Okina herrira joan ginen eta hortik oinez Trebiñun dagoen Saseta herriraino. Bide erdian hamaiketakoa egin genuen. Saseta ondoan bazkaldu, bertako ur jauzi ederra ezagutu eta ikastolara itzuli ginen.
Hasieran eguraldiari beldur pitin bat bagenion ere zorte ona izan genuen. Eta sasoian gaudela erakutsi genuen!

2017-11-28

Euskal mitologia

Aste honetan Euskal Mitologiaren inguruko hainbat jarduera garatzen ari gara. Hemen azpian klikatuz pertsonaia mitologikoak hobeto ezagutu ditzakezu.
Mila esker Pako Eizagirre.





Jolasa: parkina

Gidatzeko burua erabili behar da ere. Ea zenbat maila pasatzea lortzen duzun!


2017-11-22

Inori, inoiz, inon EZ

Mutilak, gizonak, neskak, emakumeak... denon erantzunkizuna da

Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna



2017-11-21

Katua itxi


Hona hemen beste jolas bat: fitxa ilunak jarriz katuari irteera itxi behar diozu. Ea ez dizun ihes egiten!



Euskal Herriko mapa politikoa

Hemen azpian Eukal Herriko probintziak eta hiriburuak birpasa ditzakezu


Euskal Herriko mendiak

Mapa honetan Euskal Herriko mendiak birpasa ditzakezu. Ez daude klasean ikasitako guztiak eta badago ikasi ez dugun baten bat, baina lagungarria izango zaizu. Ausartuko zara?


2017-11-10

Jolasa: Simon


Ea zure ikusmena eta zure memoria  sasoian dauden!