2019-03-29

Lumier anaiak: Ureztatzaile ureztatua

Hau da istoriotxo bat kontatzen duen lehenengo filma. 1895ean grabatu zen. Ikusiko duzunez bi aldiz filmatu zuten hainbat aldaketa eginez. Mutua zen, ez zuen musikarik. Soinua izan zuen lehenengo filma 1927an egin zen. 32 urte falta ziren oraindik asmakizun hori iristeko.

Historiaren lehenengo filmazioa


    1895ean Frantziako Lyon hirian Jean eta August Lumiere anaiek historian egindako lehenengo filmazioa egin zuten: Lantegiko langileen irteera.  Film xumea eta laburra da (46segundukoa). Bertan lantegiko langileen irteera filmatu zuten.

    Guretzat oso gauza arrunta bada ere pentsatu behar dugu mugimendua irudikatu zela lehenengo aldiz izan zela. Deabruaren makina!!!! esan zuten askok.            Aurrerapen izugarria izan zen eta badakigu noraino irtsi den.  
 Mila esker, Lumier jaunak!                          Eskuinaldean, erabilitako kamara


           

2019-03-14

Martxaok 14 PI zenbakiaren nazioartreko eguna

Martxoaren 14an “PI” ZENBAKIAren EGUNA ospatzen da. Zenbaki honek  zirkunferentzia eta bere diametroaren arteko erlazioa adierazten du: zirkunferentziaren luzera : diametroa = “pi” (3,14); beraz, diametroa x “pi” (3,14) =  zirkunferentziaren luzera.
Hizki greko honen lagunak, egun hau ekintza desberdinekin ospatzen dute, eta letra hau tamaina handiz erakusten dute beren kamisetetan.
Egun hau estatubatuarrek aukeratu zuten arrazoi honengatik: beren idazkeran hilabetea egunaren aurretik jartzen da: 3 (martxoa),14 (eguna), eta “pi”ren lehen zifren balioa 3,14 da.

Horrez gain, Albert  Einstein, zientzialari alemaniarra, martxoaren 14an jaio zen 1879an.