2019-05-20

Materia eta bere egoerak

Bideo honetan materia eta bere egoera desberdinen inguruko informazioa ikus dezakezu.

Kataluñara goaz!

Maiatzaren 22tik 24ra Kataluñara joango gara!!! 

Bartzelona bisitatuko dugu: Colon, Ramblak, Kataluña Plaza, Katedrala, Auzo Gotikoa, Born auzoa... 
Ostatua Salouko "La Siesta" kanpinean izango dugu. 
Osteguna Port Aventuran gozatuko dugu.
Ostiralean piszina... eta etxera itzuli.

Hemen azpian gauza hauek ikus ditzakezue:
- Bartzelonako plano orokorra eta, urdinez markatuta, egingo dugun ibilbidea.
- Ibilbidea hobeto zehazten duen planoa.
- Bisitatuko dugun hainbat lekuren argazkiak.






Musika: ALTERCAT: Cala de Croissant

2019-05-19

Tokieder 2 taldea Final Four-eko txapelduna

Ikastolako 6. mailako ikasle batzuek osatzen duten Tokieder 2 taldeak asteburuan Gasteizen ospatutako saski baloiko Final Four irabazi du. 16 talderen artean txapelketa irabaztea lortu dute. Aupa zuek, txapeldunak!!!!




2019-05-02

Grafikoak interneten: CREATEAGRAPH aplikazioa

Irudiaren gainean klikatuz CREATEAGRAPH orrira joango zara. Hor grafiko ederrak egiteko aukera izango duzu.

2019-04-12

Industria iraultza




Azpiko bideo honetan Industria iraultzari buruzko azalpen lagungarria ikus dezakezu, Gazteleraz da. Adi!

Ikusmen murriztua

Gogoratu, norbaitek ikur hau badarama ikusmen urritasuna du. Errespetatu, behatu eta arriskuren bat antzematekotan, lagundu.

2019-04-09

Maider Yabar trapezista

Gaur bisita berezia izan dugu. Maider Yabar trapezista, aktoresa, zeinuen bidezko hizkuntza irakaslea... gurekin bildu da eta bere bizitzaren berri eman digu. Oso hitzaldi interesgarria izan da. Zenbat gauza egin duen eta zenbat ikasi eta nolako esfortzu  egin duen gaur egun egiten duena egin ahal izateko!
Mila esker, Maider.

2019-04-05

Gentilicios

Gentilizioak zailak iruditzen bazaizkizu eta trebatu behar baduzu klikatu HEMEN.
Ondo pasatuko duzu!
Ondoren,azpian, gentilicio eta beste motatako joku aaaskoz gehiago dituzu.


2019-04-04

Korrika Txikiarako petoak


XXI Korrika 2019

Korrika hasi da!!!!!!
Hemen dugu informazio osoa, ibilbidea, abestia, ekitaldiak....


2019-04-01

Makina sinpleak

Bideo honetan makina sinpleen azalpena birpasa dezakezu

Iñaki Viñaspre Arabako txapelduna

Gure bertso irakaslea izandako Iñaki Viñaspre aurtengo Arabako Bertsolari Txalpelketako irabazlea izan da. Aurtengo irakaslea, Oihane Perea, laugarrena gelditu da. Zorionak bioi!!!! (irudian klikatu)


2019-03-29

Lumier anaiak: Ureztatzaile ureztatua

Hau da istoriotxo bat kontatzen duen lehenengo filma. 1895ean grabatu zen. Ikusiko duzunez bi aldiz filmatu zuten hainbat aldaketa eginez. Mutua zen, ez zuen musikarik. Soinua izan zuen lehenengo filma 1927an egin zen. 32 urte falta ziren oraindik asmakizun hori iristeko.

Historiaren lehenengo filmazioa


    1895ean Frantziako Lyon hirian Jean eta August Lumiere anaiek historian egindako lehenengo filmazioa egin zuten: Lantegiko langileen irteera.  Film xumea eta laburra da (46segundukoa). Bertan lantegiko langileen irteera filmatu zuten.

    Guretzat oso gauza arrunta bada ere pentsatu behar dugu mugimendua irudikatu zela lehenengo aldiz izan zela. Deabruaren makina!!!! esan zuten askok.            Aurrerapen izugarria izan zen eta badakigu noraino irtsi den.  
 Mila esker, Lumier jaunak!                          Eskuinaldean, erabilitako kamara


           

2019-03-14

Martxaok 14 PI zenbakiaren nazioartreko eguna

Martxoaren 14an “PI” ZENBAKIAren EGUNA ospatzen da. Zenbaki honek  zirkunferentzia eta bere diametroaren arteko erlazioa adierazten du: zirkunferentziaren luzera : diametroa = “pi” (3,14); beraz, diametroa x “pi” (3,14) =  zirkunferentziaren luzera.
Hizki greko honen lagunak, egun hau ekintza desberdinekin ospatzen dute, eta letra hau tamaina handiz erakusten dute beren kamisetetan.
Egun hau estatubatuarrek aukeratu zuten arrazoi honengatik: beren idazkeran hilabetea egunaren aurretik jartzen da: 3 (martxoa),14 (eguna), eta “pi”ren lehen zifren balioa 3,14 da.

Horrez gain, Albert  Einstein, zientzialari alemaniarra, martxoaren 14an jaio zen 1879an.

2019-02-26

Galesen ere bere KORRIKAREN alde

Gales-en bere jatorrizko hizkuntza indartzeko xedeaz gure Korrika inportatu dute. Gaeleraz, jakina!

XXI. KORRIKA

Apirilaren 4tik 14ra, Gares-Gasteiz



ELKAR ipuin lehiaketa

Ilustrazio
honetan oinarrituta ipuina asmatuko dugu

2019-02-15

2019-02-05

Europa politikoa: Non daude?

Non daude IDATZITAKO  ESTATUAK?



Non daude IDATZITAKO HIRIBURUAK?



Europa politikoa: Nola deitzen da?

Nola deitzen da MARKATUTAKO ESTATUA?




Nola deitzen da MARKATUTAKO HIRIBURUA?


2019-01-18

Ortografía: Vedoque

Ortografia jolas ariketa desberdinak dituzu. Ea trebea zaren letrak aukeratzen eta harrapatzen!

Film laburra: Alma

2019-01-17

Giza ugalketa

Giza ugalketaren inguruko informazioa aurkituko duzu bi bideo hauetan.






2019-01-11

Film laburra: Lili

Komaren erabilera

Batzuetan ez dakigu oso ondo noiz jarri behar dugun koma eta noiz ez. Eskema honetan azaltzen da.


2019-01-10

Nerbio sistema

Uso de la "G" y la "J"

Orain G eta J letrak hobeto erabiltzen saiatuko gara.


Uso de la "LL" y la "Y"


Ariketa hauetan bi letra korapilatsu horien erabilera zuzena idartuko duzu. Arretaz egin.


2019-01-08

Crane Spirit

Aurten eskatu genion Olentzerori guri opariak ekarri beharrean, diru hori Gasteizko gazte hauei ematea, Ugandan egiten ari diren lan eder eta hunkigarri horretan pittin bat laguntzeko.
Gasteizko Crane Spirit GKE (ONG) hobeto ezagutuko dugu aurkezpen bideo hau ikusiz.

Iraitz aparatua



Ezkerreko menuan azalpen desberdinak ikus ditzakezu. Adi entzun.

http://agrega.juntadeandalucia.es/visualizar/eu/es-an_2010040633_9121248/false

Giza iraizte aparatua