2019-05-20

Materia eta bere egoerak

Bideo honetan materia eta bere egoera desberdinen inguruko informazioa ikus dezakezu.

Kataluñara goaz!

Maiatzaren 22tik 24ra Kataluñara joango gara!!! 

Bartzelona bisitatuko dugu: Colon, Ramblak, Kataluña Plaza, Katedrala, Auzo Gotikoa, Born auzoa... 
Ostatua Salouko "La Siesta" kanpinean izango dugu. 
Osteguna Port Aventuran gozatuko dugu.
Ostiralean piszina... eta etxera itzuli.

Hemen azpian gauza hauek ikus ditzakezue:
- Bartzelonako plano orokorra eta, urdinez markatuta, egingo dugun ibilbidea.
- Ibilbidea hobeto zehazten duen planoa.
- Bisitatuko dugun hainbat lekuren argazkiak.






Musika: ALTERCAT: Cala de Croissant

2019-05-19

Tokieder 2 taldea Final Four-eko txapelduna

Ikastolako 6. mailako ikasle batzuek osatzen duten Tokieder 2 taldeak asteburuan Gasteizen ospatutako saski baloiko Final Four irabazi du. 16 talderen artean txapelketa irabaztea lortu dute. Aupa zuek, txapeldunak!!!!




2019-05-02

Grafikoak interneten: CREATEAGRAPH aplikazioa

Irudiaren gainean klikatuz CREATEAGRAPH orrira joango zara. Hor grafiko ederrak egiteko aukera izango duzu.