2018-01-18

Basajaun mozorro ereduak

Inauterietan 5. mailakoek "basajaun" mozorroa aukeratu dugu. Hona hemen eredu posible batzuk. Begira zein dotore dauden Axl eta Aitana.





Basajaun on batek ile asko eta oso luzea izan behar du. Bizarra ere izan dezake.
Peluka eredu ezberdinak jarri ditugu: plastiko poltsa batekin egindakoa, artilearekin eta erositako peluka.
Txamarra zaku bat izan daiteke, borregilodun txamarra edo plastiko poltsa handia hostoz apainduta.

Edo.... bururatzen zaizuena.

Albarkak edo mendiko botak aproposak izan daitezke.
Erabili irudimena eta zaindu basoa!!!

BASAJAUN EUSKARAZ       BASAJAUN EN CASTELLANO         

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina