2019-05-30
2019-05-20
Materia eta bere egoerak
Bideo honetan materia eta bere egoera desberdinen inguruko informazioa ikus dezakezu.
Kataluñara goaz!
Maiatzaren 22tik 24ra Kataluñara joango gara!!!
Bartzelona bisitatuko dugu: Colon, Ramblak, Kataluña Plaza, Katedrala, Auzo Gotikoa, Born auzoa...
Ostatua Salouko "La Siesta" kanpinean izango dugu.
Osteguna Port Aventuran gozatuko dugu.
Ostiralean piszina... eta etxera itzuli.
Hemen azpian gauza hauek ikus ditzakezue:
- Bartzelonako plano orokorra eta, urdinez markatuta, egingo dugun ibilbidea.
- Ibilbidea hobeto zehazten duen planoa.
- Bisitatuko dugun hainbat lekuren argazkiak.
Musika: ALTERCAT: Cala de Croissant
2019-05-19
Tokieder 2 taldea Final Four-eko txapelduna
Ikastolako 6. mailako ikasle batzuek osatzen duten Tokieder 2 taldeak asteburuan Gasteizen ospatutako saski baloiko Final Four irabazi du. 16 talderen artean txapelketa irabaztea lortu dute. Aupa zuek, txapeldunak!!!!
2019-05-02
Grafikoak interneten: CREATEAGRAPH aplikazioa
Irudiaren gainean klikatuz CREATEAGRAPH orrira joango zara. Hor grafiko ederrak egiteko aukera izango duzu.
2019-04-12
Industria iraultza
Azpiko bideo honetan Industria iraultzari buruzko azalpen lagungarria ikus dezakezu, Gazteleraz da. Adi!
Ikusmen murriztua
Gogoratu, norbaitek ikur hau badarama ikusmen urritasuna du. Errespetatu, behatu eta arriskuren bat antzematekotan, lagundu.
2019-04-09
Maider Yabar trapezista
Gaur bisita berezia izan dugu. Maider Yabar trapezista, aktoresa, zeinuen bidezko hizkuntza irakaslea... gurekin bildu da eta bere bizitzaren berri eman digu. Oso hitzaldi interesgarria izan da. Zenbat gauza egin duen eta zenbat ikasi eta nolako esfortzu egin duen gaur egun egiten duena egin ahal izateko!
Mila esker, Maider.
Mila esker, Maider.
2019-04-05
Gentilicios
Gentilizioak zailak iruditzen bazaizkizu eta trebatu behar baduzu klikatu HEMEN.
Ondo pasatuko duzu!
Ondoren,azpian, gentilicio eta beste motatako joku aaaskoz gehiago dituzu.
Ondo pasatuko duzu!
Ondoren,azpian, gentilicio eta beste motatako joku aaaskoz gehiago dituzu.
2019-04-04
2019-04-01
Iñaki Viñaspre Arabako txapelduna
Gure bertso irakaslea izandako Iñaki Viñaspre aurtengo Arabako Bertsolari Txalpelketako irabazlea izan da. Aurtengo irakaslea, Oihane Perea, laugarrena gelditu da. Zorionak bioi!!!! (irudian klikatu)
2019-03-29
Lumier anaiak: Ureztatzaile ureztatua
Hau da istoriotxo bat kontatzen duen lehenengo filma. 1895ean grabatu zen. Ikusiko duzunez bi aldiz filmatu zuten hainbat aldaketa eginez. Mutua zen, ez zuen musikarik. Soinua izan zuen lehenengo filma 1927an egin zen. 32 urte falta ziren oraindik asmakizun hori iristeko.
Historiaren lehenengo filmazioa


1895ean Frantziako Lyon hirian Jean eta August Lumiere anaiek historian egindako lehenengo filmazioa egin zuten: Lantegiko langileen irteera. Film xumea eta laburra da (46segundukoa). Bertan lantegiko langileen irteera filmatu zuten.
Guretzat oso gauza arrunta bada ere pentsatu behar dugu mugimendua irudikatu zela lehenengo aldiz izan zela. Deabruaren makina!!!! esan zuten askok. Aurrerapen izugarria izan zen eta badakigu noraino irtsi den.
Mila esker, Lumier jaunak! Eskuinaldean, erabilitako kamara
Mila esker, Lumier jaunak! Eskuinaldean, erabilitako kamara
2019-03-14
Martxaok 14 PI zenbakiaren nazioartreko eguna
Martxoaren 14an “PI” ZENBAKIAren EGUNA ospatzen da. Zenbaki honek zirkunferentzia eta bere diametroaren arteko erlazioa adierazten du: zirkunferentziaren luzera : diametroa = “pi” (3,14); beraz, diametroa x “pi” (3,14) = zirkunferentziaren luzera.
Hizki greko honen lagunak, egun hau ekintza desberdinekin ospatzen dute, eta letra hau tamaina handiz erakusten dute beren kamisetetan.
Egun hau estatubatuarrek aukeratu zuten arrazoi honengatik: beren idazkeran hilabetea egunaren aurretik jartzen da: 3 (martxoa),14 (eguna), eta “pi”ren lehen zifren balioa 3,14 da.
Horrez gain, Albert Einstein, zientzialari alemaniarra, martxoaren 14an jaio zen 1879an.
2019-02-26
Galesen ere bere KORRIKAREN alde
Gales-en bere jatorrizko hizkuntza indartzeko xedeaz gure Korrika inportatu dute. Gaeleraz, jakina!
2019-02-22
2019-02-21
2019-02-18
2019-02-15
2019-01-18
2019-01-17
2019-01-11
2019-01-10
2019-01-08
Crane Spirit
Aurten eskatu genion Olentzerori guri opariak ekarri beharrean, diru hori Gasteizko gazte hauei ematea, Ugandan egiten ari diren lan eder eta hunkigarri horretan pittin bat laguntzeko.
Gasteizko Crane Spirit GKE (ONG) hobeto ezagutuko dugu aurkezpen bideo hau ikusiz.
Gasteizko Crane Spirit GKE (ONG) hobeto ezagutuko dugu aurkezpen bideo hau ikusiz.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)