2019-03-14

Martxaok 14 PI zenbakiaren nazioartreko eguna

Martxoaren 14an “PI” ZENBAKIAren EGUNA ospatzen da. Zenbaki honek  zirkunferentzia eta bere diametroaren arteko erlazioa adierazten du: zirkunferentziaren luzera : diametroa = “pi” (3,14); beraz, diametroa x “pi” (3,14) =  zirkunferentziaren luzera.
Hizki greko honen lagunak, egun hau ekintza desberdinekin ospatzen dute, eta letra hau tamaina handiz erakusten dute beren kamisetetan.
Egun hau estatubatuarrek aukeratu zuten arrazoi honengatik: beren idazkeran hilabetea egunaren aurretik jartzen da: 3 (martxoa),14 (eguna), eta “pi”ren lehen zifren balioa 3,14 da.

Horrez gain, Albert  Einstein, zientzialari alemaniarra, martxoaren 14an jaio zen 1879an.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina